Giro ederra Baliarraingo Andra Mari jaietan

Zezen mekanikoan ibiltzera ausartu ziren herritarrak kapela eta guzti. / ARGAZKIAK YARZA
Zezen mekanikoan ibiltzera ausartu ziren herritarrak kapela eta guzti. / ARGAZKIAK YARZA

YARZA BALIARRAIN.

Hiru egunetako Andra Mari jaiak ospatu zituzten Baliarrainen. Goizean toka txapelketa eta Marathoia ospatu ziren. Toka txapelketan parte hartzaile ugari izan ziren eta sariak izan ziren maila bakoitzeko lehen bi sailkatuen-tzat. Haurren mailan, txikietan Oier Etxeberriak irabazi zuen eta Oier Bengoetxea izan zen bigarren, eta 8-14 urte artekoetan Antton izan zen garaile eta Haitz bigarren. Emakumeetan, Pilik irabazi zuen eta Juli izan zen bigarren, eta gizonezkoetan Markelek irabazi zuen eta Karlos izan zen bigarren.

Marathoiean herriari itzulia osatu behar zuten parte hartzaileek, adinaren arabera. Amaieran, neska zein mutil irabazleentzat sariak banatu ziren. Zazpi urte artekoetan, Irati izan zen garailea eta Noa bigarren, eta mutiletan Telmok irabazi zuen eta Aitor bigarren. 8 eta 15 urte bitartekoetan Sarak irabazi zuen eta Nora izan zen bigarren, eta mutiletan Julen irabazlea eta Unax bigarren. Parte hartzaile txikiena Haritz izan zen, sari berezia irabaziz.

Helduetan, Jaxonek irabazi zuen eta Oihana izan zen bigarren. Mutiletan, Ion Zubeldia garaile eta Ion Etxeberria bigarren. Korrikalari zaharrena Iñaki izan zen, sari bereziarekin.

Gainera, arratsaldean puzgarriak izan ziren haurrentzat eta zezen mekanikoa helduentzat ere. Honela, sari bereziak izan ziren zezen gainean denbora gehien iraun zutenentzat. Zazpi urtera artekoetan Iratik iraun zuen gehien, 32 segundo; 8-14 urte artekoetan Urkok irabazi zuen, minutu bat eta zazpi segundorekin; eta hamabost urtetik gorakoetan Ibai izan zen irabazlea, 35 segundorekin. Era berean, txakolin dastaketa ere izan zen. Bertaratuek txakolin ezberdinak dastatzeko aukera izan zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos