Giro ederra Aiztondoko Pilota Topaketako finaletan

Guztira 120 pilotarik baino gehiagok hartu dute parte otsailetik aurrera jokatu den txapelketan. /  NUÑEZ
Guztira 120 pilotarik baino gehiagok hartu dute parte otsailetik aurrera jokatu den txapelketan. / NUÑEZ

NUÑEZ LARRAUL

. Larraul Murgilazpi pilotalekua ikusle bete zen Aiztondoko Pilota Topaketako finalak ikusteko larunbatean. Harmailatan elkartu ziren senide eta herritarrek gogoz animatu zituzten pilotari gazteak. Guztira 120 pilotarik baino gehiagok parte hartu dute otsailetik aurrera jokatutako txapelketan bost maila ezberdinetan.

Emaitzei dagokienez, aurrebenjaminetan Adunako Adei Lanzetak eta Aiert Iraolak 16-5 irabazi zuten Iker Gorriti eta Igotz Urruzola alkizarren aurka. Benjaminetan, Xuhar Iparragirre eta Mattin Ormaetxea adunarrek 10-16 galdu zuten Beñat Larrarteren eta Oian Dieguezen aurka. Hirugarren partiduan neska alebinek palaz jokatu zuten, denak adunarrak: Irati Polok eta Alaitz Navarrok 16-7 irabazi zuten Jone Agirreren eta Amaia Sarasolaren aurka. Ondoren, neska infantilak palaz aritu ziren: Asteasuko Irati Aranburuk eta Malen Maizek 25-15 irabazi zuten Adunako Naroa Arretxeren eta Irati Tejeriaren aurka. Azkenik, alebin mutiletan, Amasa-Villabonako Eñaut Oñatek eta Urko Otaegik 10-16 galdu zuten Asteasuko Oihan Lanzetaren eta Aimar Segurolaren aurka