Giro bikainean agurtu dituzte Karmenak alegiarrek

Patxaranga txaranga. /  ARGAZKIAK AMAIA GOIKOETXEA
Patxaranga txaranga. / ARGAZKIAK AMAIA GOIKOETXEA

AMAIA GOIKOETXEAALEGIA.

Bost egun jai giroan igaro ostean, gauerdian agurtu dituzte festak alegiarrek, ohi bezala, jaietako lehen egunean plazaren erdira jaitsi zuten txintxarria errez. Askorako eman zuen Karmen egunak. Goizean zehar 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu zuten alebin, infantil eta kadete mailetako neska-mutilek eskolako patioan, eta partidu bikainak ikusi ahal izan genituen.

Eguerdian Sutarri dantza taldeak emanaldi izugarria eskaini zuen herriko plazan: adin ezberdinetako dantzariek makina bat estilotako dantzak dantzatu zituzten.

Arratsaldean haurrentzako jolasak prestatu zituzten herriko gazteek eskolako patioan, eta festetako azken orduetan herriko hainbat musikari gaztez osatutako Harresi taldearekin erromeria izan zuten alegiarrek.