Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Giro bero eta jendetsuan ospatu da Mutiloako 17. Txerri Azoka

Ver 51 fotos

Josu Zabala

Giro bero eta jendetsuan ospatu da Mutiloako 17. Txerri Azoka

Txerri erakusketarik gabe bada ere, herriko plazak festa giroa hartu du goiz osoan; 25 postu, dastaketa ugari eta artisauen erakustaldiak izan dira erakargarri nagusi

Josu Zabala

Igandea, 2 azaroa 2025, 14:19

Comenta

Gaur goizean ospatu da Mutiloako 17. Txerri Azoka, eta herriko plaza jendez gainezka agertu da. Eguraldi bikainak eta jai-giroak bat egin dute, eta txerrikiaren inguruko produktuak eta jarduerak bihurtu dira egunaren ardatz.

Azoka 10:30ean zabaldu dute, eta 25 postu inguruk hartu dute parte. Gehienak txerrikiarekin lotutako ekoizleak dira, baina artisau eta bertako produktuen eskaintza ere zabala izan da. Goierriko ekoizle ugari bildu dira Mutiloan, tartean Ormaiztegiko Deba eta gazta saltzen aritu den Beñat Telleria mutiloarra ere.

Plazan giro ederra izan da nagusi. «Pozik nago aurten berriro etorri izanaz. Jende asko dabil, eta azoka honek bizirik jarraitzen duela nabari da», esan du postu batean saltzen ari den ekoizle batek, pozik gerturatu den jendetzarekin.

Haurrentzako eskulan tailerrak goizeko ordurik goizetik martxan jarri dira, eta txerri errea ere prestatzen izan dira eguerdirako, pintxotan dastatzeko. Horrez gain, odolki eta txorizo dastaketak, urdaiazpiko mozte erakustaldiak eta artisauen lanak ikusteko aukera izan da bertan. Urtero bezala, Juanita Murgiondo, Juanita Aranburu eta Josune Agirre mutiloarrek odolkiak nola egiten diren erakusten aritu dira jendaurrean.

Aurtengo edizioan, ordea, ez da txerri erakusketarik egin. Dermatosi nodular kutsakorra dela eta, Euskal Herriko abere azokak debekatuta daude, eta neurriak Mutiloako jaia ere ukitu du. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek azoka aurrera eramatea erabaki dute, eta herriko erantzunak argi erakutsi du festa ez dela geldiaraziko.

Eguerdia hurbildu ahala, kaleak eta plaza lepo egon dira, musika, usain gozoak eta jendearen algarak nahastuz. Mutiloak berriro ere bere izaera erakutsi du: jai giroa, elkartasuna eta tokiko produktuen balioa uztartzen dituen azoka berezia dela Txerri Azoka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro bero eta jendetsuan ospatu da Mutiloako 17. Txerri Azoka