Gipuzkoako Txirrindularitza Txapelketa gaur Legorretan

NÚÑEZ LEGORRETA.

Gaur goizean kadete eta junior mailetako Gipuzkoako Txirrindularitza Txapelketa jokatuko da, erlojupekoa, Legorreta abiapuntu eta helmuga izango dituena. Proba hau dela eta, kale nagusian ezingo da ibilgailurik aparkatu 14:00ak arte.

Lehenengo junior mailakoak aterako dira 9:30ean Legorretako Udaletxeko plazatik, Alegia aldera. Handik Amezketa, berriro Alegira, segidan Ordiziara eta San Juan ermitan buelta hartu ondoren, Legorretara itzuliko dira helmugara. Guztira 34,4 kilometroko bidea osatu beharko dute.

Ondoren kadete mailako tropela aterako da, 11:00etan. Hauek Amezketaraino joan etorria osatu beharko dute, 25,4 kilometro. Sari banaketa 11:45ak aldera egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos