Gipuzkoako txapelketa izango da Intxurreko pilotarien lehen erronka

GOIKOETXEA ALEGIA.

Asteburuan hasiko da pilota denboraldi berria Intxurreko kideentzat. Gipuzkoako txapelketa izaten da sasoi berriari ekitako lehen hitzordua eta aurten ere, Intxurrek parte hartze zabala izango du, eskuz binaka zein gomazko paletan. Eskuz binaka zortzi izango dira Intxurreko bikoteak, guztiak gizonezkoenak. Kadete mailan bi, jubeniletan bat eta nagusietan bost. Gomazko paletan berriz, emakumezkoak izango dira Intxurreko ordezkariak. Nagusien mailan bikote bat ariko da. Ostiralean 18:30ean hasita hiru partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Nagusien bigarren mailako gomazko paletako partida bat jokatuko da lehenik eta Intxurre eta Aiako bikoteak ariko dira lehian. Ondoren eskuz binaka, jubenilen lehen mailan Alde Zaharra izango da Intxurreren aurkaria eta nagusien bigarren mailan, Gaztelekuren

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos