Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Gipuzkoako Rogainea ospatuko da larunbat honetan Berastegin

A. N.

berastegi.

Jueves, 19 de junio 2025, 21:14

Gipuzkoako Orientazio Taldeak Gipuzkoako VI. Rogainea antolatuko du bihar Berastegi inguruetan. Proba, gainera, IbeRogaine Zilarrezko Ligako autengo hirugarren proba izango da.

Rogainea orientazio proba mota bat da. Gehienez bost pertsonako taldeetan, antolakuntzak udalerri osoan jarri dituen balizak lortu beharko dituzte, denbora muga baten barruan. Balizak lortzean puntuak jasotzen dituzte, baina denbora muga gainditzen galdu egiten dituzte.

Larunbatean bi proba egingo dira. Batetik IbeRogaine probarako puntuagarria izango den 8 orduko proba, 10:00etatik 18:00etara; eta, bestetik, hiru orduko modalitate herrikoia, 11:00etatik 14:00etara. Orientazio proba espezialitate honetan inoiz erabili ez den ingurune batean egiten da eta Berastegin 21 km2 eremuan bilatu beharko dute taldeek.

Gaur festa

Bestalde, gaur ikasturte amaierako festa eta Sanjuanetako txapelketa eta erakustaldiak egongo dira. 10:00ean emanaldia eskainiko dute eskolako ikasleek eta seigarren mailakoei agurra egingo zaie. Jarraian, buruhandi, zezenak eta musika egongo dira.

Herriko haur aurrebenjamin, benjamin eta alebinen San Juanetako pilota txapelketako partiduak 16:00etan hasiko dira eta, 17:30ean, gimnasia erritmikako ikuskizuna eta judo erakustaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Rogainea ospatuko da larunbat honetan Berastegin