
Berastegi
Gipuzkoako larreen irekiera ofiziala egingo dute Gorosmendin igandeanSecciones
Servicios
Destacamos
Berastegi
Gipuzkoako larreen irekiera ofiziala egingo dute Gorosmendin igandeanHerriko larre komunalen irekiera ospatu izan da Gorosmendin azken sei urteetan. Bihar, lehen aldiz, Gipuzkoa osoko Larreen Irekiera ofiziala hartuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiak Berastegiko Udalarekin elkarlanean antolatuta.
Ekitaldia 11:30ean egingo da eta Gipuzkoa osoko abeltzaintza estentsiboaren balioa nabarmentzea du helburu. Era berean, lurraldeko mendietako larreak irekitzeko une sinbolikoa izango da. Abeltzainak, erakundeetako ordezkariak eta herritarrek parte hartuko dute.
Hasieran, Andoni Zurirrain Berastegiko alkateak eta Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuek hitzaldi laburra emango dute. Jarraian, bertsolarien saioa egongo da eta manifestu bateratua irakurriko dute. Larreen irekiera ofiziala egin ondoren, lehenengo abereak igoko dira. Amaieran, bertaratu guztientzako hamaiketakoa eskainiko da.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, autoz igo nahi dutenentzat aparkaleku bat egokituko dute Gorosmendira iritsi baina kilometro inguru lehenago. Hortik oinez igo beharko da ekitaldia egingo den lekuraino, eta, beraz, mendirako oinetako erosoak eramatea gomendatzen dute.
Abereak bide beretik igoko direnez, ekitaldia amaitu arte ezingo da behera jaitsi. Ordubeteko iraupena izatea aurreikusten dute.
Gorosmendiko Larre Komunalek 75 hektarea hartzen dituzte gaur egun. Gipuzkoan, berriz, 32 mendietan daude larreak, 10.455 hektarea ingururekin. Denboraldi honetan 544 abeltzainek igoko dituzte beren abereak probintziako larre hauetara. Besteak beste, 34.000 ardi, 3.200 behi, 3.600 behor eta 500 ahuntz baino gehiago igoko dira datozen hilabeteetan.
Foru Aldunditik abeltzaintza mota honen onurak azpimarratu dituzte: abereen ongizatea bermatzen du, elikagaien kalitatea handitzen du, larre habitatak zaintzen ditu, CO₂-a xurgatzeko gaitasuna indartzen du eta sute arriskua murrizten du. Gainera, tokiko ekonomia biziberritzen laguntzen du eta paisaia kulturala mantentzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.