Gipuzkoa eta Udaberri pilota txapelketak, gaur Lazkaon

Zubizarretak Grabni txapelketako finala lehiatuko du bihar, Elizegirekin, Madalensoron

A.A. LAZKAO.

Lazkaoko pilota eskolako pilotariek hainbat partida lehiatuko dituzte asteburu honetan ere eta horietako batzuk Lazkaon izango dira, astero moduan.

Gaur, Udaberri txapelketako partida bat jokatuko da lehenik pilotaleku lazkaotarrean, 18:15ean, eta Gipuzkoako txapelketan arituko dira ondoren pilotari gazteak, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian.

Belaunzaran eta A.Goiburu bikoteak jokatuko du arratsaldeko lehen partida, eta Garrido, A.Kerejeta, U.Barandiaran, A.Etxeberria eta Ruiz de Larramendik, Regueiro (Aloña Mendi), Murguzur (Aloña Mendi), Etxegarai (Aloña Mendi), Goikoetxeaundia (Tolosa) eta Azkoitia (Azkoitia) izango dituzte ondoren aurkari, hurrenez hurren.

Baina ez dira Lazkaokoak izango Lapkeko ordezkariek asteburuan lehiatuko dituzten partida bakarrak. Herrian jokatzeaz gain, Oñati, Azpeitia, Añorga, Aretxabaleta, Elgoibar, Barañain, Urretxu, Irurtzun, Oiartzun, Andoain, Gasteiz, Donosti, Elizondo, Amaiur, Amurrio, edo Bergaran ere izango dira talde lazkaotarreko pilotariak bihar eta etzi.

Zubizarretak esaterako, Grabni txapelketako finala lehiatuko du bihar, Elizegirekin batera, Madalensoron; Nafarroako ordezkariak izango dituzte gipuzkoarrek aurkari, Oiartzunen, arratsaldeko 15:30etatik aurrera. U.Iturbe-J.Landa, Ruiz-E.Landa eta Aldasoro-Erauskin bikoteek berriz, Udaberri Baztan txapelketako azken partidak lehiatuko dituzte igandean.

Lehenengo bi bikoteek Elizondon jokatuko dute, 9:30ean hasita, eta hirugarrenak Amaiurren, 10:00etan.