Gipuzkoa Bertsotan maiatzaren 4an hasiko da Asteasun

IMANOL ARRATIBEL ASTEASU.

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua dute bertsozaleok: Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkun- tza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi den emankortasunaren erakuslea.

Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira Gipuzkoan barrena. Antolaketan hamaika lagun, 15 gai jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta 84 bertsolari izango dira Gipuzkoa Bertsotan jarriko dutenak. 84 bertsolariak bi multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzean zazpi saio jokatuko dira. Multzo bakoitzeko zazpi saioak jokatu ondoren, multzo bakoi- tzean puntuazio altuena duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte har- tzeko txartela. 34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie.

Maiatzaren 18an

Maiatzaren 4an bi saio izango dira Asteasuko Udaletxean eta Idiazabalgo Guraso Elkartean. Asteasun, 17:00tan hasita, Amaia Iturrioz Etxaniz, Aitor Salegi Martija, Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Tatiegi Loidi, Maddi Aiestaran Iparragirre eta Uxue Alkorta Iturbe arituko dira kantuan. Maddi Labaka Mayozek egingo ditu aurkezle lanak. Eta maia- tzaren 18an Zizurkilgo Atxulondo Kultur etxean izango baitute hitzordua bertsozaleek. 17:00etan hasita, Maider Arregi Markuleta, Jokin Bergara Eguren, Mikel Iturriotz Etxaniz, Joritz Bastarrika Albisu, Itxaso Piquer Insausti eta Oihana Arana Cardenal arituko dira bertsotan eta aurkezlea Inaxio Usarralde Aran- tzadi izango da.