Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Arin inguruan errepidea moztuta egongo da, lanak direla eta. UDALA

Tolosa Goierri

GI-2120 errepidea itxita egongo da igande goizean Arin auzoan

Hiru orduz egongo da trafikoa etenda auzoaren inguruan, transformadorea aldatzeko lanengatik

J. ZABALA

ATAUN.

Jueves, 16 de octubre 2025, 20:21

Igande honetan, urriaren 19an, GI-2120 errepidea erabat itxita egongo da goizeko 09:00etatik 12:00etara, transformadore bat aldatzeko lanak direla medio. Lanak Arin auzoan, Arinetxeberri eta Izagirre baserrien artean egingo dira, 58. kilometroan zehazki.

Publicidad

Hiru ordu horietan ezingo da tarte horretatik zirkulatu, eta, beraz, bertatik pasatu behar dutenek Urkillagako bidea erabili beharko dute bigarren aukera gisa. Udalak gomendatu du aurrez ibilbideak planifikatzea eta inguruan egiten diren obren ondorioz adi ibiltzea.

Autobus zerbitzuei dagokienez, ibilgailuak Arin auzoraino iritsiko dira, eta bertan egingo dute buelta, lanak amaitu arte.

Mozketa sare elektrikoaren mantentze- eta hobekuntza-lanen proiektuaren baitan kokatzen da, eta helburua da horniduraren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzea auzoko bizilagunen mesedetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad