Genero berdintasuna udal liburutegian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO LAZKAO.

Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak beste ekimen bat jarri du martxan oraingoan. Udal liburutegian, genero berdintasuna landu edo gaiari buruzko hausnarketa egiten duten liburuen zerrenda osatu du eta herritarren eskura jarri du. Guztira hamabost liburuko zerrenda da, ia denak haurrei zuzenduak, eta guztiak irakurri daitezke euskaraz. Aurrerantzean, gainera, liburu berriak erosterakoan, aukera haunditu edo osatu nahi du Lazkaoko Udalak.

Honako liburuek osatzen dute oraingoz zerrenda: Enekoren soineko arrosa (Anne Fine, Zubia), Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan (Sam Mc. Bratney, Könikos), Kezkamuxelak (Antony Brown, Kalandraka), Anekdotak (Ruben Ruiz, Pamiela), Arreba haragijalea (Le Thanth, Tai-Marc, Ibaizabal), Jonas eta hozkailu beldurtia (Juan Kruz Igerabide, Aizkorri), Marrazteko gaiak (Mauro Eiroa, A. Fotiori), Neu naiz indartsuena (Mario Ramos, Ttartalo), Monstruoa eta igela 4: ariketa fisikoa (Rose Impey, Ibaizabal), Hurbil (Natalia Colombo, Kalandraka-Pamiela), Munduko adiskiderik onena (Carl Norac, Ttartalo), Momo (Michael Ende, Zubia), Markos kantinera (Patxi Gallego, Elkar), Gorputz osoko poemak (Elena Odriozola, Aizkorri) eta Eta handia egiten naizenean zer? (Elisabet Abeyá, Elkar).

Administraria behar da

Lan pilaketa dela eta, administrari bat kontratatzeko deialdia egin du Lazkaoko Udalak, sei hilabeterako. LH II Administratibo Agiria edo baliokidea edukitzea eta E.G.A. edo 3.H.E. izatea eskatzen da. Interesatuek udaletxean aurkeztu behar dituzte eskariak, uztailaren 17rako, aipatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriekin batera.

Jokalari kadeteei deialdia

Lazkao KEak deialdia egin nahi du 2004 edota 2005ean jaiotako gazteei zuzenduta -Lazkaotarrak edo ez-. Datorren denboraldian talde lazkaotarrean jokatu nahi badute, astelehenean, uztailak 16, hitzordua izango dute Harizti Haundi futbol zelaian, arratsaldeko 18.00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos