Borrar
Las diez noticias de la jornada

Tolosa Goierri

Gaztetxearen berrirekiera egingo da gaur Kulturaldiaren baitan

A. N.

berrobi.

Viernes, 16 de mayo 2025, 20:09

Begigorri gaztetxearen irekiera egingo da gaur Kulturaldiaren baitan. Bertso bazkaria egingo dute Joanes Illarregi eta Andoni Rekondoren eskutik.

Arratsaldean, berriz, Berrobi Stand Up egitasmoaren baitan, bakarrizketak eskainiko dituzte Xabier Arraztoa, Lander Varona, Esti Curiel eta Julen Pagazaurtunduak. Gauean, Gorrotobala taldearen kontzertua egongo da 23:00etan eta, ondoren, musikak jarraipena izango du.

Bihar igandearekin, 'Andereño Rosita' antzezlana eskainiko du 18:00etan Etxolan Euskaraldiaren baitan antolatuta, Itziar Saenz de Ojerrek.

Egitarauak hurrengo astean izango du jarraipena. Asteartean Literatura lehiaketa eta Argazki Rallyko sari banaketa egingo dira 19:00etan; eta ostegunean emakumeen topaketa 17:00etan. Datorren ostiralean hilak 23an, ukendu tailerra emango da Bide Ona elkartean 16:00etatik aurrera eta, jarraian, Evaren Alabak taldeak antzezlana eskainiko du 19:15ean. Maiatzaren 24an, Bide Ona elkartearen 50. urteurrena ospatuko dute bazkideek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztetxearen berrirekiera egingo da gaur Kulturaldiaren baitan