Gazteriaren mahaia osatu du Ibarrak

Haur, gazte eta nerabeen kezkei eta beharrei erantzungo die

M.A. IBARRA.

Herrian, haur, nerabe eta gazteen inguruan lanean diharduten elkarte, eragile eta taldeak elkar-tzeko gunea da Gazteriaren mahaia, eta berriki ekin diote erronkari. Mahaia osatzen dutenen artean daude, besteak beste, Gaztezulo, Ibarrako Udala, Uzturpe Ikastola, Lauburu KE, kale-hezitzaileak, Hauspoa kultur elkartea, Sendi ekintza pilota eskola, Alurr dantza taldea, Txiribitu aisialdi taldea, Loatzo musika eskola eta Ibarrako Gaztetxea.

Asmoa da talde horietako ordezkariak hiru hilean behin elkartzea eta aipatutako kolektiboen aldeko etorkizuna eraikitzea; alegia, haur, nerabe eta gazteen eragile zein taldeak elkarren artean harremanetan egotea eta haien errealitatea partekatzea, baita kolektibo horiek Ibarrako pertsona aktibo eta parte-har-tzaile bilakatzea ere. Izan ere, badute erronka bat, gazteen bizilekua Ibarra bera izatea.

Hala, Gaztezuloko Julen Urrestarazu ordezkariak dio «eragile edo talde bakoitzak dituen zailtasunak partekatzeko gunea» izango dela mahaia, elkarri lagunduko diotela eta nerabeen

artean sortzen diren kezkak partekatzeko balio izango duela. «Ibarrak adin txikikoentzako duen eskaintza oso handia da eta herritarren konpromisoari esker da», gaineratu du. Saretze-lanean oinarrituko da, hortaz, Gazteriaren mahaia: “Herritarren gogoa eta ilusioa bideratzen lagundu eta bultzatuz gero, gauza handiak lor ditzakegu Ibarran».

 

Fotos

Vídeos