Gaztelu
Gazteluko Sega Ligaxka antolatu dute uda honetarakoHiru saio egingo dira datozen hilabeteetan, lehenengoa astelehenarekin, frontoiaren atzeko zelaian
Gazteen mailako Gazteluko Sega Ligaxka antolatu du lehen aldiz Gazteluko herri kirol taldeak. Guztira hiru saio egingo dituzte uda honetan eta lehenengoa astelehenean izango da, ekainaren 23an. Gazteluko frontoiaren atzeko zelaian egingo da lehenengo jardunaldia, 18:00etan.
Sega Ligaxka honetan bikoteka parte hartuko dute eta saio bakoitzean 5x14m-ko saila moztu beharko du biko bakoitzak. Epaileek azkartasuna eta txukuntasuna baloratuko dituzte saioaren amaieran. Hala ere, lana biren artean egingo duten arren, puntuaketa banakakoa izango da.
Herriko hamar neska-mutilek osatutako bost bikotek parte hartuko dute lehenengo edizio honetan: Zoreen Goikoetxea (10 urte) eta Inge Goikoetxea (16 urte), Haizea Larrañaga (13 urte) eta Lorea Zunzunegi (15 urte), Claudia Pellús (14 urte) eta Irati Tome (12 urte), Aner Zunzunegi (13 urte) eta Mari Olazar (13 urte), eta Xare Iriondo (13 urte) eta Xuban Gartzia (13 urte).
Bestalde, hilabete honen hasieran segalari hauetako asko Katalunian izan ziren, bertan ospatzen den 'Dia de la dalla'ko ekitaldietan. Bertan, sega saioa eskaini zuten eta, era berean, bertako modalitatea gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, Euskal Herrian egiten denetik ezberdina baita.
San Juan bezpera
Ohi bezala, San Juan sua piztuko dute Gazteluko plazan bihar iluntzean. Horregatik, aparkalekua itxita egongo da goizetik. Sua piztu aurretik parrilla-jana izango da plazan, Erroizpe Kirol eta Kultur elkartearekin elkarlanean. Ondoren suaren inguruan dantzatuko dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.