Gaztaina-festa erretiratuei eskainia, datorren astelehenean

IRAOLA ZALDIBIA.

Datorren astelehenean, hilak 12, gaztaina-festa egingo da, Beti Gazte erretiratuen elkarteak antolaturik, eta bere lokalean bertan, arratsaldeko 6:00etan hasita. Gaztainen aurretik, solomoarekin bokadilloa. Lau euro kostatuko da edaria barne. Bestalde, bakazio aurretik egindako ibilaldien bideoak ikusi ahal izango dira.

'Aralar' dokumentala

Beste herri askotan egiten ari diren bezalaxe, ON Produzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak ekoiztutako 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala emango da hilaren 20an, iluntzeko 7:00etan, Herri Antzokian. «Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz gain, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da», adierazi digute antolakuntzatik. Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Kinto-bazkaria

1952an eta 1953an jaiotakoek kinto-bazkaria egingo dute hil honen 24an, larunbata, Illati tabernan. Gonbita da orain Zaldibian bizi edo urte horietan Zaldibian jaiotako emakume eta gizonezko guztientzat. Parte hartu nahi duenak dei beza honako telefono hauetara: 655711824 (Iñaki Munduate), 690043222 (Viktor Ormaetxea), 943883105 eta 690760196 (Illati).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos