Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko familia plana proposatzen du Ondarrek

Arkumeak gertutik. /  LIMIA
Arkumeak gertutik. / LIMIA

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, hilaren 20 eta 27an egingo dira bisitak

A.E. SEGURA.

«Arkume jaio berriak besoetan eduki nahi al dituzu?». Hau da Gipuzkoako Parketxe Saretik egiten duten proposamena, urte berriari ekiteko. Familian igande goiza pasatzeko plan polita antolatu dute Segurako Ondarre baserrian. Hilaren 20 eta 27an egingo dira bisitak. Goiza ukuiluan hasiko dute, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituztelarik. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Familia osoarentzako plana da, eta helduek (9 euro) zein umeek (4 euro) parte hartu dezakete. Bi saioak goizeko 11:00etan izango dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez, 943 80 21 87 telefonoan, edo anduetza@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.