Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Gaurtik igandera hainbat ekitaldi egingo dituzte Emakumeen Eguna ospatzeko

A. N.

berastegi.

Viernes, 7 de marzo 2025, 08:32

Egitarau anitza antolatu dute aurten Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko herrian. Gaur, ostiralarekin, Tolosaldeko Emakume Feministen topaketa egingo dute Udaletxeko ganbaran. Horren baitan, 'Indarkeria Matxista Jakean!' tertulia izango da 18:00etan.

Bihar, berriz, elkarretaratzea egingo dute 19:30ean plazan, eta, jarraian, Askamarekin logoaren lehiaketako sari-banaketa eta poteoa egingo dituzte. Ondoren, emakumeen afaria izango da erabilera anitzeko gelan.

Igandean, hiru egunetako ekitaldiak amaitzeko, 'Putaren bakarrizketa eroetxean' bakarrizketa eskainiko da 18:30ean udaletxeko ganbaran.

Asteartean Oinez Berastegi

Asteartean Oinez Berastegi ekimena egingo dute. Goizeko 10:30ean abiatuko dira herriko plazatik eta, ondoren, parte hartzaile guztientzako hamaiketakoa eskainiko da.

Egitasmoko hurrengo saioa martxoaren 25ean izango da, ordu berean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaurtik igandera hainbat ekitaldi egingo dituzte Emakumeen Eguna ospatzeko