Gaurtik igandera elizkizunak San Andres elizan

YARZA

Gaur Ostegun Santuan hasiko dira Aste Santuko elizkizun bereziak Berrobiko San Andres elizan. Gaur arratsaldeko 18:30etan izango da meza. Bihar, berriz, goizeko 10:00etan Gurutze Bidea egingo da eta arratsaldean 18:30etan izango da meza. Larunbatean, Pazko Gaubeila Elduaingo elizan egingo da 19:00etan eta igandean, ohiko orduan egingo da meza santua.