Gaurtik igandera bitartean Sanmigelak izango dira Gaintzan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOGAINTZA.

Dena pronto eta egitaraua, gaurtik igandera bitartean, ekitaldiz beteta San Migel jaiak ospatzeko. Parranda, gaur, arratsaldeko 19:00etan hasten da txupinazo eta Zapotxinen jatsierarekin. Altzafuegoak bota eta gero, poteoa, mozorrotuta. 21:00etan herri afaria frontoian (txartelak aurrez salgai Udaletxean), eta afaldu ta gero, erromeria Elizagoien ahizpekin. Segidan, playback eta mozorro lehiaketa izango dira.

Bihar larunbata, eguerdiko 12:00etan herritarren arteko kirol jokoak burutuko dira eta 14:00etan herri bazkaria Kale Txiki jatetxean (izena bertan eman behar da). Arratsaldeko 17:00etan Kulki haurrentzako parkea eta 19:30ean, VI. Patata tortila lehiaketa. Jarraian, dastaketa egingo dute eta bingoa. Eguna bukatzeko, gaueko 22:30etan, erromeria 'Basajaun'.

Eta igandean, San Migel eguna, goizeko 11:00etan meza nagusia, eta 12:00etan XXXVI. Txirrindulari igoera. Arratsaldean 16:30ean puzgarriak jarriko dituzte eta 19:00etan mondeju eta ardoa neurrian. 20:00etan IV.Argazki lehiaketaren txanda izango da.

Aipatu, bihar eta igandean Unai Eizagirre 'Attola' eta Haritz Garmendia trikitilariak arituko direla egun osoan zehar.

Bestalde, aurten ere, autobus zerbitzua egongo da, gaur eta bihar, Ordiziako geltokitik Gaintzara, 20:30etan, buelta, Gaintzatik Ordiziara 02:00etan.