Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Herriko dantzariek urterokoemanaldia eskaini zuten jendez beteta zegoen plazan. San Juan dantzak eta helduen dantza soka ikusi ahal izan ziren. ARGAZKIAK LABAIEN
Gaur kuadrillen eguna Berastegin

Gaur kuadrillen eguna Berastegin

LABAIEN

BERASTEGI.

Sábado, 11 de agosto 2018, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur kuadrillen eguna ospatzen da Salontzo jaien barruan. 11:00etan, patata tortilla lehiaketarekin hasiko dira kuadrillak, bitartean Arno abereak izango dira haurrentzat. 12:00etan, Luis Erasoren motozerra erakustaldia izango da herriko plazan. Segidan, egindako tortillen sari banaketa eta dastaketa izango da txakolinaz lagunduta. 14:00etan, kuadrillen arteko bazkaria egingo da eskola atarian. 17:30ean, kuadrillen arteko jokoak izango dira. Eguna girotzen Jainekin txaranga ibiliko da. Jokoen ondoren, sagardo dastaketa, txorizo egosi eta gaztarekin. Tartean, Jose Mari Barriola urdaiazpiko moztailea ere bai. Eta bitartean, toka txapelketa herrikoia. Gauerditik aurrera, Nogen eta Laket taldeen kontzertuak.

Atzo jendetza Salontzon

Atzo eguraldiak lagun, jende ugari bildu zen San Lorentzoko ermitaren inguruan. Mountain bike igoerak ere ikusmina sortu zuen mendi tontorrean. Bi mailatan banatu zen igoera, haurretan, lehenengo gailurrera iristen Urko Vidal izan zen, bigarren, Ugaitz Ugartemendia, eta hirugarren Cristian Labaien. Helduetan, emakumezkoen kategorian, lehenengo Arantxa Atxukarro sartu zen helmugan eta bigarren Irati Rekondo. Gizonezkoetan berriz, lehenengo Arkaitz Garmendia, bigarren, Eneko Arrospide eta hirugarren, Mikel Matxinea izan dira. Errozabal parean lehen pasa den txirrindulariak urdaiazpikoa irabazi du, Mikel Matxineak hain zuzen. Gaupaseroaren saria Aitor Otxandorenak jaso du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios