Gaur, Korrika Txikirako prestaketa Pello Errota ikastetxean

IMANOL ARRATIBEL

Gaur, 14:45 Korrika txikirako prestaketa. Pello Errota ikastetxeko ikasle eta irakasleak Korrika txikiaren ibilbidean jarriko dira prest. Seigarren mailako ikasleek eramango dute pankarta. 15:30 Suziria eta hasiera. Eskolatik jaurtitako suziriak iragarriko du Korrika txikiaren hasiera. Kale Nagusian barrena jaitsi ondoren, udaletxe aurrean amaituko da. Gari Otamendik irakurriko du lekukoaren barruko mezua eta ondoren, dantza egingo dute ikasleek, Korrikako bideoa oinarri hartuta. Elkarrekin meriendatuz amaituko dute arratsaldea.