Tolosa Goierri
Gaur jokatuko dira I. Irurako Ostatua Xare Irekiko lehen partidak trinketeanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Gaur jokatuko dira I. Irurako Ostatua Xare Irekiko lehen partidak trinketeanAmaia Núñez
IRURA.
Jueves, 8 de mayo 2025, 20:05
Xare txapelketa berri bat sortu du Ametsa Pilota Elkarteak: Irurako Ostatua Xare Irekia. Bi mailatan jokatuko da, gaztetan eta nagusietan, eta gaur arratsaldean emango diote hasiera lehiaketari Ametsa Trinketean.
Pilota elkarteko kideek jokatuko dute elkarren aurka bi mailatan edizio honetan. Gazteen mailari dagokionez, hiru bikote arituko dira: Paule-Ur, Adei-Mikel eta Eneko-Izei. Nagusietan, berriz, bost bikote lehiatuko dira: Julen-Ibai; Unai-Markel; Matxalen-Ander; Xuban-Gorka eta Oier G.-Oier I.
Lehenengo jardunaldietan ligaxka jokatuko dute maila bakoitzeko bikoteek, denek denen aurka. Ondoren, sailkapenaren arabera erabakiko dira finalerdiak. Gazteen mailan, liderra zuzenean sailkatukok da finalera eta multzoko 2. eta 3. sailatuak jokatuko dute finalerdia. Nagusietan, lehen sailkatuak eta laugarregaren aurka jokatuko du finalerdi batean eta bestean, 2. eta 3.ak.
Gaur ostirala 17:30etan hasiko da lehenengo jardunaldia bi partidekin. Lehenengoan, gazteen mailan, Paule-Ur bikoa eta Adei- Mikel bikoa arituko dira, eta jarraian, maila Nagusian, Julen-Ibai eta Unai-Markel.
Ametsa Pilota Elkarteak bereziki eskertzen du Irurako Ostatuaren prestutasuna txapelketa hau aurrera eramateko, bereziki xareari ematen dion laguntzagatik. Gainera, txapelketa babesteaz gain, jardunaldi bakoitzean Irurako Ostatuan bi otordu zozkatuko dira.
Horretarako, euro batean egongo dira txartelak salgai jardunaldi bakoitzean eta partidu bakoitzaren amaieran egingo dute zozketa. Saritutako zenbakia egunean bertan ezagutzera emango da, bai trinketan, baita Orurako Ostatuan eta Ametsa Pilota Elkartearen web orrialdean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.