Borrar

Tolosa Goierri

Gaur hasiko dira San Juan jaiak trikiti doinuekin

Asteartera bitartean bost eguneko festak antolatu dituzte eta ekainaren 29an San Pedro eguna ospatuko dute Larraitzen

Amaia Núñez

ABALTZISKETA.

Jueves, 19 de junio 2025, 21:14

Trikiti doinuekin abiatuko dituzte San Juan Jaiak gaur Abaltzisketan. Herriko trikitilariekin poteoa egingo dute 19:00etatik aurrera eta, ondoren, sagardo dastaketa egingo da. Gauean, Trikidantz taldearekin erromeria eta, jarraian, Dj Tintz.

Bihar larunbatarekin, mozorro eguna izango da eta, beraz, denak mozorrotuta parte hartzera gonbidatzen du festa batzordeak. 11:00etan haurrentzako mozorro tailerra egingo da. 14:30ean paella jana egongo da, mozorrotu gabe joaten denari arroz integrala, eta bazkalondoren, haurrentzako jolasak antolatuko dira. 18:00ak aldera Burrunbazale txarangak girotuko du festa, iluntzean zahagi ardoa egingo da plazan eta, ondoren, Obaneuke taldearekin erromeria.

Igandean, kotxe eta moto klasiko eta berezien erakusketa egongo da plazan goizean. Arratsaldean, XXIV. Zaldi lasterketa egingo da Amezketatik Abaltzisketara 18:00etan. Jarraian, herriko gazteen arteko herri-kirol saioa antolatuko da. 21:00etan bertso-afaria Larraitz-Gain jatetxean Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin.

Astelehenean, herriko gazteek pilota partiduak jokatuko dituzte eguerditik aurrera, bai banaka zein binaka. Bazkalondoren, XXI. Mus txapelleta antolatuko da 15:30ean. Bikotekide batek herritarra izan beharko du. Iluntzean, berriz, San Juan bezpera ospatuko da 21:30ean. Sua piztu eta San Juan Dantza eta Soka Dantza eskainiko dituzte. Jarraian, Izer eta Alabier, eta Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

San Juan egunean 11:00etan Meza Nagusia elizan. Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa Herriko Txokoan eta, aldi berean, triki-poteoa egingo da herriko gazteen eskutik. 12:30ean XII. Aitor Toka Txapelketa antolatuko da eta, bitartean, txakolin dastaketa ere egingo da. Arratsaldean, Txalo-talo antzerki taldeak 'Kutsidazu bidea Ixabel' emanaldia eskainiko du Goibegin. Jaiei amaiera emateko, afari trixketa egingo dute.

San Pedro egunean, ekainaren 29an, berriz, Meza Nagusia izango da Larraitzeko baselizan. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko a eta trikitilariek alaituko dute giroa, baita arratsaldean iluntzeraino.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur hasiko dira San Juan jaiak trikiti doinuekin