Gaur, 'Burbuja' haur antzerkia 7 Bubbles taldearen eskutik

I. A. AMASA-VILLABONA.

Zazpi Bubbles konpainiaren eskutik, haur antzerki emanaldia izango da gaur 17:00etan, Gurea Antzokian. 'Burbuja' (70 minutu) da antzezlan honen izenburua. Sarrerak sei eurotan. Publikoa protagonista duen xaboi burbuilez osaturiko komedia zoroa da. Irrifar ugari eta txalo zaparradak jasotzen omen ditu ikuskizunak, burbuila batek mila hitzek baino gehiago balio duelako. Eta are gehiago, xaboi burbuilak desagertuta ere, haien magia betirako gorde ditzakegu.