Gaur botako da jaien txupinazoa

YARZABALIARRAIN.

Baliarraingo Andre Mariaren jaiak gaur hasiko dira. Goizeko 11:00etan botako da txupinazoa eta ondoren, herri mailako pilota-partiden finalak jokatuko dira. Jarraian, 14:00etan, paella-jatea egingo da, eta bazkalondoren mus-txapelketa. 18:00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira, eta iluntzeko 20:00etan Txikik '40 urte eta aldapan behera niek' bakarrizketa eskainiko du. 21:00etan ogitarteko-plana izango da. Egunari amaiera emateko Harresi taldearen kontzertua eta DJ Balda izango dira.

Bihar jaien egun nagusia ospatuko dute eta ostiralean, herri-afaria eta Bide Batez taldearen ikuskizunarekin emango zaie amaiera jaie.