Borrar

Tolosa Goierri

Gaur abiatuko da Olaberriako Gazte Festen III. edizioa

J. Z.

olaberria.

Jueves, 13 de marzo 2025, 20:10

Giro aparta espero da gaurko eta biharko egunen bitartean ospatuko diren III. Gazte Festetan. Herritarrak eta bisitariak kulturaz, musikaz eta jai-giroaz gozatzeko aukera izango dute antolatutako ekitaldi ugarirekin.

Jaiei hasiera emateko, gaur, 19:30ean, Triki Poteoa izango da Iñaki Larrañaga eta Imanol Insaustirekin. Ondoren, 21:00etan, Bertso-Afarian hitz eta umorea uztartuko dira, Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal eta Iban Urdangarinekin. Gauean, trikitilariek giroa alaituko dute.

Bihar, berriz, 12:00etan, Poteo Herrikoia izango da. Arratsaldean, 18:30ean, txosna irekiko da eta jarraian sagardo dastaketa. 19:00etan Elektropikala Elektrotxarangak musika eskainiko du eta 21:00etatik aurrera bokatak egongo dira salgai. Gauean, 23.00etatik aurrera, kontzertu nagusiak izango dira: Sukena, Trikidantz eta DJ Bull.

Igandean, herritarren parte-hartzea sustatzeko, 17:00etan herria txukuntzeko ekimena egingo da, festak amaitu aurretik zaintza bermatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur abiatuko da Olaberriako Gazte Festen III. edizioa