Garmendiaren azken txapela afizionatuetan

Beñat Zubizarreta, Beñat Senar eta Xabier Naldaiz. /  A.A.
Beñat Zubizarreta, Beñat Senar eta Xabier Naldaiz. / A.A.

Lapkeko ordezkaria Olazara txapelketan nagusitu zen, Zubizarretarekin batera

A. ALARCIA LAZKAO.

Gabonetako oporrak ere pilotan jokatuz ospatu dituzte Lapkeko pilotariek eta hainbat txapelketako azken partidak lehiatu dituzte egun hauetan.

Hala, Gipuzkoako banakako txapelketako finaletan izan dira talde lazkaotarreko ordezkariak, maila desberdinetan, eta baita bi txapela lortu ere.

Beñat Senar jubenil mailan nagusitu da eta Beñat Zubizarreta 2005eko infantilen mailan. Kadete mailan, gainera, Xabier Naldaiz azpitxapeldun izan da.

Bestetik, Iraitz Zubizarreta eta Beñat Garmendiak, Olazar txapelketako azken partida lehiatu zuten Zaldibarren pasa den astelehenean. Prieto eta Elizegi izan zituzten aurkari eta Lapkeko bikotea nagusitu zen 11-22.

Garmendiak bere azken txapela jantzi zuen honela afizionatu mailan, gaur bertan profesionaletako lehen partida lehiatuko baitu Beotibarren, 16.30etan.