Tolosa Goierri
Garañoko Gaztelura irteera antolatu du Otsabiok larunbat honetarakoSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Garañoko Gaztelura irteera antolatu du Otsabiok larunbat honetarakoA. N.
lizartza.
Lunes, 10 de marzo 2025, 20:47
'Lau Gaztelu' erronkaren baitan, larunbat honetarako Garañoko Gaztelura irteera antolatu du Otsabio Kirol Elkarteak. Nafarroako Ollaran udalerriko Egilor eta Saldise kontzejuen artean kokatuta daude gaztelu honen aztarnak, 600 metroko altueran.
Ohi bezala, bi ibilbide antolatu dituzte. Luzeak 12 kilometroko luzera izango du, 800 metromo desnibelarekin eta laburrak, 4 kilometroko ibilbidea, 200 metroko desnibelarekin. Parte hartu nahi dutenentzako hitzordua larunbatean 8:30ean egin dute Lizartzako plazan eta kotxez joango dira irteera lekuraino.
Garañoko Gazteluan egun aztarna batzuk besterik ez dira geratzen. Erdi aroan Nafarroako Erresumako gaztelu nagusienetako bat izan zen. IX. mendeko txanponak aurkitu ziren bertan, iada garai horretarako eraikita zegoen adierazgarri eta XIV. mende amaieran desagertu zen Gaztelaren aurkako gudu baten ondoren.
Duela ia hiru hamarkada bailarako bizilagunak lekua berreskuratzen hasi ziren eta 2010etik hainbat kanpaina egin dituzte aztarnak azaleratzeko. Kanpoaldeko harresiaren zati bat, barnealdeko ertzaren beste bat eta omenaldi-dorrearen oinarria ikusi daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.