Borrar

Tolosa Goierri

Gala berezia igandean Oinarria Antzerki Topaketa agurtzeko

Amaia Núñez

ALEGIA.

Miércoles, 18 de junio 2025, 20:26

Igande honetan emango diote amaiera Oinarria Inaxio Begiristainen omenezko Amateur Antzerki Topaketari. Gala bereziarekin agurtuko dute lehen edizio hau. Ekitaldia zinean egingo da 12:00etan hasita eta sarrera doakoa izango da. Bertan parte hartu duten taldeen artean sariak banatuko dira, Zutabea saria, epaimahaiak eta ikusleek orain arteko antzezlanen inguruan emandako iritzia kontuan hartuta. Gainera, hainbat emanaldi egongo dira galaren baitan, besteak beste, musika, bertsoak, dantza edota antzerkia.

Topaketa maiatzaren lehenengo igandean hasi zen eta aste hauetan guztietan helduen lau antzerki talde eta haurren beste bi taulagainean ikusteko aukera egongo da. Emanaldiek ikusle ugari erakarri dituzte eta beraien iritzia eman ahal izan zuten.

Euriteen ondorioak

Pasa den ostiraleko euriteek Frankoki eremura sartzeko zubia kaltetu zuten, hesiaren zati bat eramanez. Hori dela eta, bertatik pasatzea debekatuta dago eremuaren arriskuagatik.

Bestalde, Udalak euriteen ondorioei erantzuteko sortu zen elkartasuna eta auzolana eskertu du, bai herritarren aldetik, baita inguruko herrietatik gerturatu zirenek. «Lan ikaragarriari esker, herriak azkar berreskuratu ahal izan du neurri bateko normaltasuna, oraindik hainbat lekutan garbiketa lanak, bideen berreraikuntza eta antzeko lanak egin beharko diren arren», azpimarratu du. Era berean, kalte guztiak jasotzen dituen txostena prest duela adierazi du eta jada hasi dituzte hartuemanak Foru Aldundiarekin, laguntza nola bideratu zehazteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gala berezia igandean Oinarria Antzerki Topaketa agurtzeko