Borrar
Gabriel Saralegi Leitzako herri kirolaren monumentuaren ondoan. BELAUNTZARAN
Gabriel Saralegik herri kirolak bizirik eusteko apostua eginda du

Gabriel Saralegik herri kirolak bizirik eusteko apostua eginda du

Gaur leitzarrak San Tiburtzio jaietako suziria piztuko du herritarren babesa jaso eta gero

ELISA BELAUNTZARAN

LEITZA.

Viernes, 10 de agosto 2018, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gustora ikusten da Gabriel Saralegi Leitzako San Tiburtzio jaietako suziria piztu behar duela jakin duenetik. Herritarren «babesa» jaso du eta bere ustetan «esker ona», makina urte herriko jaietan, inauterietan eta bestelako egun berezietan herri kirol jaialdiak, desafioak, probak eta bestelakoak antolatzeagatik. Saralegirentzat opari bat izan da, baina ez bakarrik beretzat, dioenez «gu beti honetan ibili gara. Aurretik gure aita, Esteban, izan genuen eta guk berak hasitako bidetik jarraitzen dugu». Behin eta berriro berarekin mantendutako solasaldian errepikatzen duen esaldia da eta harro esaten dituen hitzak dira, baina aldi berean umiltasunez bide horretan une gozo asko bizi izan dituelako leitzarrak baina gai-tzak ere asko omen dira.

Gaur arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko balkoneko protagonista nagusia izango Gabriel Saralegi. Berari otu zaio txupinazoa piztea baina aldez aurretik eguerdi partean, plazan izango da kuadrilleen arteko desafioa antolatzen. Urteak darama festetako bezperan, ekitaldi hau prestatzen eta makina bat gazteen indarrak probatzen jarri ditu. Hauen kexak ere jasan behar izan ditu Arro baserriko semeak baina «pesta jar-tzeko, primeran etotzen da. Saltsa pixka bat behar da», aitortzen zuen Saralegik.

Plazan besteak lanean jartzen dituen egunak asko izan dira leitzarrarentzat baina baita bera ere aritu da behin baina gehiagotan herriko plazan, Amazabal pilotalekuan... Gogoan du bere lehen saio hura jende aurreran, «Iñaki Perurena eta biok Juan Ramon Azpirotzen aurka aritu ginen aizkoran. Inauteri ba-tzuk izan ziren, 1972-73 urtean izan zen».

Hasiera izan zen. «Pesta jarri behar zenean Leitzan beti aizkolariak antolatzen zen». Ez bakarrik Leitzan, munduko hamaika leku ezagutzeko aukera izan du leitzarrak, «USA, Japoi, Italia, Inglaterra, Belgika, Holanda, Frantzia, Canada... Euskal Herri osoa pasa dugu eta Espainian ere makina bat lekutan ailegatutakoak gara», beti ere aizkora erakustaldiak egiten eta primerako aizkolarien aurka neurtuz. Batzuk erakustaldiak, baina txapelketa ugarietan parte hartu izan du Saralegik eta txapela irabazi ere. Herri kirol griña odolean darama Gabrielek eta bera izan zen Nafarroako herri kirol federatzioaren sortzaileetako bat. Lehen lehendakaria leitzarra izan zen eta gogoan ditu urte haietan izan zituzten zailtasunak sor-tzeko, dioenez «herri hitza 90. hamarkadan ikara handia sortzen zuen agintarien artean» baina erronka bat bezala hartu eta lortu zuten Saralegik. Ondoren, joan zen Bartzelonako joku olinpikoetara ez parte har-tzera baina bai hauen inguruan antolatutako 'olimpiada cultural'-era eta bertan aritu ziren zazpi herrialdeetako herri kirol ordezkari erakustaldia eskaintzen. Ondoren, ekarri zuten Euskal Herriko herri kirol txapelketa Nafarrora, Donezteben antolatu baitzuten.

Gabrielek hitz egiten duen heinean hamaika datu, hamaika istorio, hamaika protagonista ekartzen ditu gogora. Gogoan du bereziki Lei-tzan Trofeo Colowal eta Leitzako 3.000 lagun bildu zuen txapelketaren finala hura, TVE-k garai hartan eman zuena, edo Garciarena eta Astibiari egindako omenaldi egun berezia hartu zuen. «Euskal Herriko 100 aizkolari baino gehiago Leitzan elkartzea lortu genuen...».

Aitak sortutako herri kirol afizioa bizirik mantentzen du Gabrielek. Garbi uzten du eta lana egin behar den arren, leitzarrak ez du kexarik azaltzen, herri kirolak mantentzeagatik apostua irabazita baitu eta horretan jarraitzen du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios