Gabonetako ludotekan izena emateko epea irekita

Garaikoetxea ibilaldiari buruzko azalpenak ematen. /  YARZA
Garaikoetxea ibilaldiari buruzko azalpenak ematen. / YARZA

YARZA BELAUNTZA.

Udalak Gabonetan ludoteka antolatu du bi eta hamabi urte bitarteko haurrentzat. Ludoteka goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da sei egunetan: hilaren 26, 27 eta 28an, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4ean. Ekimenean parte hartzeko izena emateak jada irekita daude Belauntzako udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:30etik 15:00etara.

Alpeetako ibilaldia

Duela hogeita hamar urte Mikel Garaikoetxeak Fernando Osarekin batera Alpeetako trabesia osatu zuen, eta egindako bidea Belaun- tzako Kultur Etxean azaldu zuen urtemuga ospatzeko. Lehenengo, bidaia hartako irudiekin egindako bideoaren emanaldia egin zen, eta jarraian, aretoa bete zuten ikusleek hainbat galdera egin zizkioten Garaikoetxeari janariari, jantziei zein plangintzari buruz.

Guztira 650 kilometroko ibilaldia egin zuten, Leman lakutik Mediterraneoraino. Osa 2015ean zendu zen, baina bere senide eta lagunak emanaldian izan ziren.

 

Fotos

Vídeos