Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Dena prest da jada bihar ospatuko den Errezil sagar azokaz eta baserriko produktuen postuez gozatzeko. Zabala

Gabiria

Gabiriako Errezil Sagarraren eta baserriko produktuen azoka igande honetan

Erbie elkarteak eta Udalak antolatuta, sagarrarekin batera, sagargoxoak, menbriloak eta bestelako produktuak izango dira protagonista

Ostirala, 14 azaroa 2025, 19:56

Comenta

Biharko egunez, goizeko 10:00etan hasita, Errezil Sagarraren eta baserriko produktuen azoka ospatuko da plaza inguruan urteroko legez, Erbie elkartearen eta Udalaren lankidetzarekin. Azokak aukera ematen die urtean behin herritar zein bisitariei bertako produktuak ezagutzeko eta sagarraren kultura zabaltzeko, baita herriko bizitza soziala eta kulturala sustatzeko ere. Aurten azokak hiru atal nagusi izango ditu: Errezil sagar lehiaketa, sagargoxo eta menbrilo lehiaketa, eta baserriko produktuen eta artisau lanen salmenta. Helburua ez da lehiaketa hutsa izatea, baizik eta herrian sortzen den eskain-tza zabala ezagutaraztea, urtean zehar egindako lana balioan jar-tzea eta parte-hartzaileek euren produktuak aurkezteko aukera izatea ere. Parte-hartzaileek sagar-lehiaketan edo sagargoxo eta menbrilo lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, eta baita ere, azokako salmenta postuak bisitatu eta herriko artisauen lanak ezagutzeko.

Azokaren egitaraua goiz osoan zehar garatuko da, jendea dinamizatzeko eta bertaratzen diren guztientzako esperientzia aberatsa izateko pentsatuta. 10:00etan egingo da irekiera ofiziala eta Errezil sagar lehiaketaren hasiera izango da ere, eta bertan izango dira sagar-sorta onenak aurkeztuko dira. Goizeko 10:30ean sagargoxo eta menbrilo lehiaketak abiatuko da, eta bertan parte-hartzaileek euren produktuak aurkeztu eta dastatzeko aukera izango dute. 11:00etan sagar barietateen erakusketaren azalpenak eskainiko dira, bertaratutakoei sagarren aniztasuna eta ezaugarriak hurbiletik ezagutarazteko.

Goizeko ekitaldiek 12:00etan sagargoxoen dastaketarekin jarraituko du Erbie elkartean, herritarren parte-hartzea eta elkartrukea bultzatuz. Azoka 13:00etan amaituko da sari banaketarekin, non lehiaketako irabazleek euren sariak jasoko dituzten eta bertako produktuen balioa goraipatuko den.

Antolatzaileek gabiriar guztiei, zein bisitariei, dei egin diete azokara gerturatzeko eta parte hartzera. Azoka aukera paregabea da herriko produktuak eta sagarraren tradizioa ezagutzeko, baita komunitate-giroa indartzeko eta herriko sormen eta kultur eskaintza balioan jartzeko ere. Aurten, gainera, azokak beste urteetan bezala parte-hartze zabala espero du, herritarren arteko elkarlana eta esperientzia gastronomiko eta kultural aberatsa sustatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gabiriako Errezil Sagarraren eta baserriko produktuen azoka igande honetan

Gabiriako Errezil Sagarraren eta baserriko produktuen azoka igande honetan