Borrar

Futbol taldeak lehen postuari eusten dio

A. ETXEBERRIA

SEGURA.

Martes, 27 de febrero 2018, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak bikain jarraitzen du igoera fasean eta lehen postuari eusten dio. Azken partidan 2-0 irabazi zioten Muniberi, neurketa nahikoa erraz batean. Lehen zatia oso ona jokatu zuen Pello Sotoren taldeak eta partida erabakita utzi zuen bi goleko aldearekin. Lehen gola Iñigo Intxaustik sartu zuen area barruko erremate batekin, Javi Rodriguezen jokaldi baten ondoren. Bigarren gola Aimarren hanketatik etorri zen, boleaz egindako jaurtiketa indartsu batekin.

Bigarren zatian joko onarekin jarraitu zuen etxeko taldeak. Gol aukera asko egin zituzten, baina ez zen markagailua gehiago mugitu. Talde honek jokatu zuen Seguraren aldetik; Unai, Xabier, Xanet, Garmendia, Oskar , Jon, Iñigo, Unai , Jabi , Julen eta Aimar. Bigarren zatian Andoni eta Aritz zelairatu ziren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios