Borrar
Igoera fasea jokatzen hasi da Lehenengo Erregionaleko taldea.
Futbol taldeak garaipena lortu zuen Irunen

Futbol taldeak garaipena lortu zuen Irunen

A. ETXEBERRIA

SEGURA.

Martes, 16 de enero 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 1-2 irabazi zuen larunbatean Irunen Dunboa Eguzkiren aurka. Joan zen astean Pasaiaren aurka elurragatik partida suspenditu ondoren, igoera faseko bigarren neurketa izan zen larunbatekoa eta 3 puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. Hamar taldek osatzen dute igoera faseko ligaxka eta bi igoko dira Preferente mailara.

Neurketa gogorra izan zen larunbatekoa, lehen zatian batik bat, etxekoak nagusitu baitziren jokoan. Markagailuan ere Dunboa aurreratu zen eta gol baten aldearekin joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian hobeto aritu ziren Segurakoak, markagailuari buelta eman eta neurketa irabaztea lortu zuten. Oskarri egindako penalti baten ondoren etorri zen berdinketaren gola. Julen Sarasolak jaurti eta sareratu zuen. Azken minutuan egin zuten garaipenaren gola, Iñigo Intxaustiren areaz kanpoko falta bat jaurtiketa batekin

Talde honek jokatu zuen Seguraren aldetik larunbateko partidan: Unai,Xabier,Xanet,Iñigo,Murua, Jon, Intxa, Garmendia,Jabi , Julen eta Oskar.

Bigarren zatian Andoni eta Jesus zelairatu ziren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios