Futbito eta frontenis txapelketen finalak gaur

Kronoigoerako parte hartzaileak jasotako sariekin. /  ARGAZKIAK: NÚÑEZ
Kronoigoerako parte hartzaileak jasotako sariekin. / ARGAZKIAK: NÚÑEZ

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo Kirol Astea azken txanpan sartu da jada. Ostiralean, kronoigoera antolatu zen haurrentzako eta gaztetxoentzako. Ondoren, Ekhi Congilek monoziklo tailerra eskaini zuen Urbeltz plazan.

Haurrek zein helduek adi entzun zituzten azalpenak eta ederki pasa zuten gurpil bakarrarekin ibiltzen saiatuz. Gaur, berriz, astean zehar jokatu diren haurrentzako zein helduentzako futbito eta frontenis txapelketetako finalak jokatuko dira frontoian.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira futbitoko finalak eta jarraian jokatuko dira frontenis txapelketakoak.