Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Frontenis eta mus txapelketak antolatu dituzte datorren asterako

A. N.

belauntza.

Martes, 14 de octubre 2025, 20:32

Udan antolatu zen futbol txapelketaren ondoren, frontenis eta mus txapelketak antolatu ditu Belauntzan Eginbat taldeak. Lehiaketak urriaren 20tik 25era jokatuko dira Elizalde pilotalekuan. Txapelketan parte hartu nahi dutenek Belauntzako Ostatuan edo www.eginbat.com atarian izena eman dezakete.

Publicidad

Frontenis txapelketako izena emateak 30 euroko prezioa du eta gehienez ere 32 bikote onartuko dira. Partiduak hilaren 20tik 25era jokatuko dira arratsaldeko 17:00etatik gaueko 23:00etara.

Mus txapelketan, berriz, 20 euroko prezioa du bikoteko. Gehienez 25 bikotek parte hatu ahal izango dute aditzera eman dutenez. Txapelketa fronteniseko finalen ondoren jokatuko da, urriaren 25ean larunbata, 22:00etatik aurrera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad