Borrar

Tolosa Goierri

Fraisoro Eskolan hainbat ikastaro antolatu dituzte maiatzerako

Amaia Núñez

zizurkil.

Jueves, 17 de abril 2025, 19:55

Maiatzerako hainbat ikastaro antolatu ditu Fraisoro eskolak. Lorezaintza, erlezaintza, baratzea zein herremintak erabiltzen ikasteko ikastaroak izango dira. Guztiak Fraisoron bertan emango dira.

Lore-baratz jangarrien ikastaroa Clara Gutierrezek emango du, gaztelaniaz, maiatzaren 12, 19 eta 26an; 15:15etik 19:15era. Matrikulak 70 euroko prezioa du, erdi prezioan eskolako ikasleentzat. Izena emateko epea irekita dago maiatzaren 5era bitartean.

Gainera, Balerdipeko erleak elkarteko Mattin Jauregik oinarrizko erlezaintza ikastaroa emango du maiatzaren 15, 17, 22 eta 24an, euskaraz. Ostegunetan 16:00etatik 18:00etarako ordutegian eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara. Matrikulak 96 euroko prezioa du eta Fraisoroko ikasleek %50eko deskontua izango dute. Izena emateko epea maiatzaren 5ean bukatuko da.

Bestalde, motozerraren maneiua ikasteko hastapen ikastaroa emango du Tomas Sagastik. Oinarrizko saioa izango da eta ez da karneta ateratzeko ikastaroa izango. Kasu honetan bi ikastaro independiente antolatu dira: bat goizez 9:30-13:30 ordutegian emango da gazteleraz; eta bestea arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara, euskaraz. Biak maiatzaren 14 eta 15ean emango dira eta 65 eurokoa izango da matrikula. Izena ematea maiatzaren 7ra bitartean egongo da irekita.

Parte hartzeko edota informazio gehiagorako 943 692 162 telefono zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Fraisoro Eskolan hainbat ikastaro antolatu dituzte maiatzerako