Fleming Herri Eskola, eskola berritzailea

Guzti honek espazioaren berriztapenera eraman gaitu, eskolan 4 giro berri sortu ditugularik. /  ARRATIBEL
Guzti honek espazioaren berriztapenera eraman gaitu, eskolan 4 giro berri sortu ditugularik. / ARRATIBEL

Jexux Quesada, Josune Herrero eta Oihana Lopezek lau urteko zuzendaritza proiektu berria abiatu dute

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Aurten abiatu dute lau urteko zuzendari-tza proiektu berria: Jexux Quesada (zuzendaria), Josune Herrero (ikasketa burua) eta Oihana Lopez (idazkaria) zuzendaritza berri honen partaideak. Eskola komunitatearen beharretan oinarrituta dagoen proiektua da, Fleming Herri Eskolan ilusio eta indar handiz martxan jarritako proiektua. Proiektuaren 3 helburuak: Ongizate emozionala: Ikasleen garapen integralaren oinarria da. Autoezagutza, emozioen kudeaketa, arreta/kontzientzia eta erlaxazioa lantzeko praktika desberdinak dira. «Aurten Mindfulness formazioari ekin diogu bai irakasle baita familiek ere. Ikasitakoa geletan praktikan jartzen ari gara ikasleekin».

Hausnarketa pedagogiko jarraituan oinarritzen dira, «eskola bizirik egoteko beharrezkoa da metodologiari buruzko hausnarketa jarraia egitea, gizartea aldatzen doalako, ikasleen eta familien ezaugarriak aldatzen doazelako, eta eskolak errealitate horretara egokitu behar duelako. Harremanak eta komunikazioa: Eskolak harreman osasuntsuak izatea eskola komunitatearekin: ikasleak, irakasleak, familiak, udala, erakundeak, inguruko eskolak... Eta eskolan egiten eta bizitzen ari garena komunikatzea eta gizarteratzea, helburua: Flemingkidetasuna mundura zabaltzea» diotenez.

Haur hezkuntzako metodologiaren berriztapenaren alde egoiten dute apustu, «gizartea aldatzen doa eta eskola ere etengabe aldatzen eta berriztatzen joan behar da. Horregatik, gure eguneroko praktikari buruzko hausnarketetan murgilduta gabiltza. Formazioak egin ditugu eta eskola berritzaileetara bisita pedagogikoen bidez eredu ezberdinak ezagutzen goaz: Montessori, Reggio Emilia, Neurozientzia, giroak,... Ez gara metodologia bakar batean zentratzen, ezberdinak ezagutu eta bakoitzetik gure errealitaterako egokia ikusten duguna hartzen dugu, gure bidea egiten ari garelarik».

Gainera euren ardatz nagusiak dira: «Ikaslea protagonista, Adin nahasketa, Zirkulazio autonomoa, Irakaslea bidelaguna, Hezitzaile taldea, Espazio/materialak hezitzaileak eta Bizipena, manipulazioa, esperimentazioa. Guzti honek espazioaren berriztapenera eraman gaitu, eskolan 4 giro berri sortu ditugularik: Artea, Eraikuntza, Sinbolikoa eta Ametsen mundua. Giro hauek etengabe berriztatzen joango gara, ikasleen beharren arabera eta bizitzen goazen esperientzia eta hausnarketen arabera. Aldaketa hau Haur Hezkuntzan hasi dugu eta pixkanaka lehen hezkuntzan ere garatzen ari gara, lehen pausoak ematen hasi gara».

 

Fotos

Vídeos