Festetako playback lehiaketarako izena emateko aukera

A. G.ALEGIA.

Uztailaren 15ean, astelehenarekin, ospatuko da aurten Alegiako festetako playback lehiaketa, hain zuzen ere, umeen bazkariaren ostean. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek har dezakete parte, eta Festa batzordeak jakinarazi du parte hartu nahi dutenek ekainaren 21a baino lehen eman behar dutela izena kultur etxean. Bakarka eta taldeka parte har dezakete.

Izena ematerakoan aukeratutako abestia eta abeslaria zein diren zehaztu beharko dute eta ondoren, uztailaren 1a baino lehen, aukeratutako abesti hori CD batean eraman beharko dute kultur etxera bertara. Gehienez bi abestirekin parte hartu ahal izango dute.

Epaimahaia Festa batzordeko kideek osatuko dute eta sariak playbackaren egunean bertan banatuko dituzte. Epaimahaiak kontuan hartuko du abestiak euskaldunak izatea, baita koreografien originaltasuna ere.