Festetako kamisetak eskatzeko epea

A. GOIKOETXEA

Festa batzordeak gogorarazi du festetako kamisetak eskatu nahi dituztenek bihar izango dutela horretarako azken eguna, ostegunarekin. Kultur etxera joan beharko dute horretarako, eta zein neurritako kamiseta nahi duten zehaztu. Kamisetak prest daudenean kultur etxetik pasatu beharko dute jasotzera, zortzi euroren truke. Ziortza Artolak egon du logotipoa.