Borrar
Bazkarian herritar ugari batu ziren. ARGAZKIAK MIKEL BERASATEGI
Zegama

Festetako azken egunean ere ekintza ugari Zegaman

MIKEL BERASATEGI

Zegama.

Igandea, 28 abuztua 2022, 00:04

Comenta

Festei amaiera emateko hainbat ekintza desberdin antolatu dira. Esaterako, goizeko 10:00etatik aurrera, Txarapeko bolalekuan Probintziako bolo txapelketa jokatuko da. Ordu berean, baina Aitxuri Herri Eskolako patioan, elkarteen arteko paella lehiaketari hasiera emango zaio.

Goizeko 11:30etik aurrera, herri kirol saioa jokatuko da Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan. Behin hau amaituta, paella lehiaketako sari banaketa eta dastaketa egingo dira eskolako patioan.

Arratsaldearekin bat, 17:00 inguruan zehazki, Jose Maiora enparantzan Barsati Ikuskizunak taldearen eskutik 'Kale Gorrian' antzerkia ikusteko aukera izango da. Eguerdian eta iluntzean, Jabier Otaegi Kultur etxean herritarrek urtean zehar egindako pintura, taila eta eskulanen erakusketa egongo da ikusgai.

Iluntzeko 19:00etan, kultur etxeko plazan, sagardoa dastatzeko eta sardinak jateko aukera paregabea izango da. Honi gehitu, buruhandiak ere herriko plazan ibiliko direla, Tobera Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin.

Azkenik eta San Bartolome jaiei amaiera emateko, 'Adio Beleari' prozesioa abiatuko da gaueko 22:45ean Askatasunaren Etorbidetik Jose Maiora enparantzara. Honela, ondoren, belea udaletxeko balkoitik Aizkorrondora joango delarik, datorren urteko San Bartolomeak arte.

Kuadrilla eguna

Goizean Toka txapelketa egin zen eta bertan emakumezkoen artean, Edurne Arsuaga, Marisol Lasa eta Nagore Arrieta izan ziren lehen hiru sailkatuak. Gizonezkoei dagokienean, Oier Irastorza, Aquilino Perez eta Pako Larrarte izan ziren sailkatuak. Eguerdian, kuadrillen arteko poteoan eta bazkarian, kuadrillek bete zituzten kaleak, blusak jantzita, herriko kaleei kolorea emanez. Bazkalosteko kuadrilla arteko olinpiadetan ere giro paregabea izan zen. Etxeko txikienek ere, puzgarrietan jolasteko beta izan zuten eta zenbaitek penaz hartu zuen hauen amaiera. Iluntzean buruhandi eta erraldoien kalejira izan zen Joselontxos txarangaren musikapean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festetako azken egunean ere ekintza ugari Zegaman

Zegama: Festetako azken egunean ere ekintza ugari Zegaman