SAN FERMINETAKO ENTZIERROA UDALEKUETAN

SAN FERMINETAKO ENTZIERROA UDALEKUETAN

Goiza Pasa udaleku irekietan dauden haurrek egun berezia izan zuten atzokoa, San Fermin eguna ospatu baitzuten. Eguerdian txupinazoa bota zuten pregoia irakurri ondoren, eta jarraian entzierroa egin zuten. Aurten, euria zela eta, frontoian egin behar izan zen festa. Hala ere, horrek ez zuen jai-giroa zapuztu.