Tolosa Goierri
Familientzako astronomia tailerra, datorren osteguneanAranzadi Zientzia elkarteko Astronomia saileko kideek eskainiko dute tailerra
Amaia Núñez
ADUNA.
Viernes, 23 de mayo 2025, 20:26
Familiei zuzendutako astronomia tailerra eskainiko dute Aranzadi Zientzia elkarteko astronomia saileko kideek datorren ostegunean, hilaren 29an. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute liburutegian.
Tailerra 16:30ean hasiko dute Kultur Aretoan. Bertan, izarrak behatzen ikasiko dute, kosmobisioak zer diren eta unibertsoa ulertzeko dauden modu anitzak ezagutuko dituzte.
Kirol egokituaren festa
Gaur goizean Euskal Kirol Egokituaren ikasturte amaierako jaia egingo dute frontoian. 11:00etatik 14:00etara puzgarriak, tonbola, jolasak, musika eta Zapotxin pailazoaren emanaldia izango dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.