Borrar
Zegamako gabon-eskean hartu zuten parte eskolako musikariek.
Familia-plan musikala  izan zuten Tobera Musika eskolakoek Donostiara

Familia-plan musikala izan zuten Tobera Musika eskolakoek Donostiara

El Diario Vasco

GOIERRI.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 29 de diciembre 2018, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jaialdi ikusgarria egin zen Donostiako Belodromoan: Ene Kantak Jai Erraldoia. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako haurrek ederki ezagutzen dituzte 'Ene Kantak' abestiak eta koreografiak, besteak beste, Tobera Musika-eta Dantza-eskolako musika-hizkuntzako eskoletan lantzen dituztelako. Hori dela eta, ikuskizun horretara eraman zituen ikastegiko ikasle gaztetxoenak Tobera Musika-eskolak. Sarrerak aspaldi agortu baziren ere, garaiz aritu zen musika-eskola 55 kiderentzako lekua hartzeko. Ikasleen senitartekoei eta musika-eskolako ikasle ez diren haurrei ere zabaldu zien gonbita Toberak, oraingo honetan. Hala, ekintza 'irekia' eta 'familiarra' izan zen. Ikuskizunean Ene Kantak unibertsoko pertsonaia berriak ezagutu zituzten haurrek eta abesti berrien koreografiak dan-tzatu zituzten, betiko abesti arrakastatsuez gain. Nafarroako 32 erraldoi ere dantzan ikusi zituzten, begiak zabal-zabalik.

Ez da, ordea, Toberak Eguberrietako oporraldian zehar egin duen ekintza bakarra izan. Abenduaren 24an, lehenengo aldiz, Zegamako gabon-eskean hartu zuten parte eskolako trikitilariek, pandero-jotzaileek eta perkusio-jotzaileek. Urtarrilaren 5erako, berriz, Zegamako Erregeen Kabalgata antolatu du Tobera Musika-eskolak, Zegamako Udalaren laguntzarekin. 1997. urtetik egiten zaie ongi etorria Zegaman Errege Magoei, eta, hasieratik, herriko musika-eskolarena izan da horren ardura. Urtarrilaren 7an musika-eskolaren ohiko martxa berriro hartuta, galtza bete lan izango dute eskolako ikasleek eta langileek, urtebete zaharragoak izatearen batere ajerik gabe.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios