Ezpata-dantzarien saio bikaina beste behin

Plaza jendez gainezka zegoelarik, puntual hasi ziren ezpata-dantzariak jaietako hitzordu garrantzitsuenean. /  ARGAZKIAK BELAUNTZARAN
Plaza jendez gainezka zegoelarik, puntual hasi ziren ezpata-dantzariak jaietako hitzordu garrantzitsuenean. / ARGAZKIAK BELAUNTZARAN

Aurrera Dantza Taldeko kideak, aspaldiko ohitura jarraituz, euren emanaldi bereziena eskaini zuten plaza jendez gainezka zegoela

ELISA BELAUNTZARAN LEITZA.

Joanes Lasarte, Miel Olano, Alaitz Oiartzun, Nahia Barriola, Nahia Eskudero, Ander Eskudero Ander Alduntzin eta Andrea Casares ezpata-dantzariak bikain aritu ziren atzo herriko plazan. San Tiburtzio eguneko hitzordu garrantzitsuena da dantzarien saioa, eta, atzokoan, plaza jendez gainezka zegoela, primeran dantzatu zuten leitzarrek herritar eta Udal ordezkarien aurrean. Azken hauen ondoan leku berezia okupatuz Mikel Nieve txirrindulariak eta Nerea Zabaleta biokimikoak.

Pozik, dantzariak saioa amaitu ostean, herritarren zorionak eta hitz goxoak jasotzerakoan. Aurten, 'beteranoena' Miel Olano izan zen, dagoeneko 14 urte jarraian San Tiburtzio egunean dantza egiten daramanak. Estreinakoz dantza egin zutenak, ordea, Nahia eta Ander Eskudero izan ziren.

Festak jarraitzen du Leitzan

Gaur, goizeko 9:00etan, entzierroa eta behiak plazan izango dira. Goizeko 11:00etan, pilota partida plazan antolatu da: Patri Espinar / Maite Ruiz de Larramendi Olatz Arrizabalaga / Leire Etxaniz. 12:00etan, paella lehiaketari hasiera emango zaio. 12:00etan, erraldoiak plaza inguruan ibiliko dira. 13:00etan, Incansables txaranga Aurretatik aterako da.

Arratsaldeko 17:30ean, zezenak plazan. 19:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren, goxokiak 20:00etan Rock Kalean Peritzeko ataritik abiatuta. 20:30ean, Incansables txaranga eta buruhandiak Aurreratik. 22:00etan, zezensuzkoa aterako da eta 23:00 Oihan Vegaren emanaldia plazan. 03:00etan, Leitzako ingurutxoa nahi duen guztiarentzat.

 

Fotos

Vídeos