Ezparruko Erromeria, igandean

Lagun taldea mendian mokadutxoa jaten indarrak berritzeko. /  A.A.
Lagun taldea mendian mokadutxoa jaten indarrak berritzeko. / A.A.

Amalurreko mendizale lazkaotarrentzat kurtsoko lehen hitzordua izango da oraingoan ere

A. ALARCIA LAZKAO.

San Benito ikastola eta Amalur mendi elkarte lazkaotarraren artean ikasturte honetarako antolatu dituzten mendi irteerei igandean emango zaie hasera, Ezparruko erromeriarekin. San Miguel egunaren bueltan antolatzen den egitarauaren baitan, irailaren hirugarren igandean ospatzen da hau urtero eta ohitura horri eutsi nahi izan diote oraingoan ere antolatzaileek.

Bezperan hasiko da festa lazkoatarrentzat. Larunbatean, arratsaldeko zazpietatik aurrera, buruhaundi eta txixtulariak izango dira herriko kaleetan giroa berotzen hasteko ardura izango dutenak.

Igandean berriz, irailak 16, suziriak emango die irteera mendizaleei herriko plazan, goizeko bederatzietan. Ezparrura abiatuko dira (727m), bertan, 12:00etatik aurrera, festarekin hasteko, eguraldiak ez badu zapuzten. Bertsolariek, txisturariek, Oin Arineko dantzariek eta txalapartariek omenaldia egingo diote ikurrinari lehenengo eta haur, gazte eta helduentzat ohiko jolasak ospatuko dira ondoren (12.30etan).

Azkenik, herri bazkaria egingo da, posible bada Ezparrun bertan. Eguraldi txarra egingo balu, ospakizunak herriko plazan izango lirateke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos