'Ez ezetz da!' Udalaren kanpaina berezia festetan

Ekimena abian jarri duen taldeko eta udaleko ordezkariak. /  A. GOIKOETXEA
Ekimena abian jarri duen taldeko eta udaleko ordezkariak. / A. GOIKOETXEA

Herriko neska talde baten ekimenez gauean etxera taldean joateko hitzorduak egongo dira

GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako Udalak sexu erasoen gaia modu berezian landu du Alegiako jaien atarian. Ekainean gaiarekin lotutako protokolo bat garatu zen herriko taldeen, eragileen eta herritarren partaidetzarekin, prebentzioa lantzeko eta erasoren bat emango balitz, erantzun koordinatu bat emateko. Horrez gain, jaiei begira, Udalak herritarren kon-tzientziazioa landu nahi du eta erasoren bat somatzen badute, jarrera aktiboa izateko eskatu die. Ildo beretik, festetan 'Ez ezetz da!' lema eramango duten pegatinak banatuko dira.

Horri guztiari, Alegiako neska talde baten ekimena gehitu behar zaio. Festetan gauero, etxera joaten laguntzeko taldeak egongo dira, etxerako bide hori bakarrik ez egiteko. Orendaingo bidegurutzetik abiatuko dira taldeak ondoko ordutegietan: asteazken gauean 02:00etan eta 04:00etan. Ostegun gauean 03:00etan. Ostiral eta larunbat gauean 02:30ean eta 05:00etan. Azkenik, igande gauean 01:00etan izango da hitzordua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos