Borrar
Atzo goizean aurkeztu zuten Alegian festetan indarrean izango den 'Ez ezetz da!' kanpaina. A. GOIKOETXEA
'Ez ezetz da!' kanpaina martxan izango da festetan aurten ere

'Ez ezetz da!' kanpaina martxan izango da festetan aurten ere

Asteazkenean, ostiralean eta larunbatean gauez etxera taldean joateko hitzorduak jarri dituzte Orendaingo bidegurutzean

AMAIA GOIKOETXEA

ALEGIA.

Sábado, 6 de julio 2019, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alegiako Udalaren, emakumeen taldearen eta beste hainbat eragileren elkarlanari esker, sexu erasoen aurkako protokoloa martxan izango da Alegiako festetan. Udalaren egitaraua zein Bibalabirjen jaiena kontuan hartuta, uztailaren 10etik 16ra luzatuko dira jaiak, eta egun horietan guztietan indarrean izango da 'Ez ezetz da!' kanpaina.

Iaz bezala, erasoak salatzeko telefono zenbaki bat izango da martxan 24 orduz: 606797135. Erasoren bat jasaten edo ikusten duen edonork dei dezake bertara, eta laguntza eskainiko zaio.

Horrekin batera, hiru gauetan etxera taldean joateko hitzorduak ere jarri dituzte. Orendaingo bidegurutzea izango da elkargunea eta talde bakoitzean arduradunak egongo dira: asteazken gauean 02:00etan; ostiral eta larunbat gauetan 03:00etan eta 05:00etan. Gainontzeko egunetan, etxera laguntzea nahi dutenek gutxienez lau laguneko taldea osatzen badute 606797135 telefonora dei dezakete eta asko jota ordubeteko epean arduradun batek etxera lagunduko die.

Aurten 'Ez ezetz da!' kanpainako arduradunak besoko moreekin ibiliko dira kalean. Hala, telefono zerbitzuaz gain, norbaitek laguntza beharko balu, besokoa dutenengana jo eta laguntza eskainiko zaio.

Aparkatzea debekatua

Eskolako eremuan egin behar dituzten lan batzuk direla eta, Larraitz auzoko 35 eta 37 zenbakien atzeko aldean ezingo da kotxerik aparkatu datozen hilabeteetan. Garajeetako sarrera-irteerak ahalbidetuko dira baina kotxeak aparkatzea guztiz debekatuta egongo da, kamioiak joan-etorrian ibiliko direlako.

Alegiako Udalak auzoko bizilagunei barkamena eta ulermena eskatu nahi dizkie lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Aurreikuspenen arabera, gutxienez lau hilabetez luzatuko dira lanok.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios