Euskararen saria lortu du Mahalak Bilbon

Jokin Arrospide, Mahalako arduraduna, erdian, jasotako sariarekin./
Jokin Arrospide, Mahalako arduraduna, erdian, jasotako sariarekin.

YARZA LEABURU-TXARAMA.

Leaburuko Mahala baserriko produktuek Euskararen saria jaso du Bilbon ospatutako XII. Merkataritza sarietan. Jokin Arrospidek zuzentzen duen enpresa duela bi hamarkada hasi zen baserriko esnearekin esnekiak egiten, jogurtak, gaztak, esnea zein izozkiak, eta urteekin txerrikiak ere gehitu ziren eskaintzara.

Duela sei urte Bilbon Geuria Merkatua ireki zuen, bertako produktuen aukera zabala duen saltokia. Mahalako produktuez gain, bertako ekoizleek ekoitzitako kalitatezko produktu naturalak saltzen dira bertan. Horrekin batera, «Euskal kultura eta hizkuntzaren isla izatea eta bertako irudia Bilbon eta bertaratzen diren bisitariei erakustea garrantzitsua izan da proiektuaren hasieratik», azaltzen dute Mahalako arduradunek.

 

Fotos

Vídeos